Koloreak argiari esker antzematen baditugu, eta,
argi desberdinak badaude.
Zeinek esan malkoak berdeak, ametsak horiak eta
irribarreak arrosak ez direnik?
Bop
martes, 3 de mayo de 2011
lunes, 25 de abril de 2011
BEE! BEE!

Ez, ez dut ingelesera jauzi egingo erleen goxotasuna maitasunarekin eta oroitzapenekin lotuko duen metafora eraikitzeko.
Bee! Bee! Bee! Bee!
Batzuk ozenago, baina hitz batez artaldeek munduari zabaltzen dioten mezua da, Bee! Originala ez, baina elkarbizitzaren bitartez barneratutako errutina da.
Halaxe dira artaldeak, Bee!, monotonoak, txakur ergelek gidatuak.
Bee!ti bee!gira, bee!ldurti, bee!steen bee!zero.
Nola aldatu lanbrotutako gizartea?
Bee! bee! bee!
bee original my friend! Beerriztu, mundua ez delako soinu eta kolore bakarreko, ardi beeltzak ere badaudelako.
Garuna astindu, nortasun propioa eta gizabanakoa beerretsi!
Bop
miércoles, 20 de abril de 2011
Little miss sunshine

Euria ari du, eguerdiko ordu biak izan arren gauerdia dirudi.
Tximistak laino ilun potoloetatik irten, eta larre erdiko arbola zaharra erdibitu du.
Sua dario herail berri duten aitona pagoaren erraietatik.
Su horren bizitasunak eternitatea ezagutuko dutenak badaudela gogorarazi dit.
Lagun pagoa adibidez,
suak ez du suntsitu,
suak, lurra eraberritu eta berriz erraldoi bilakatzeko abagunea oparitu dio.
Ekaitz trumoiak.
Iskanbila, kaosa hemen eta orain dirau.
Momentu hauetan dena da ezer.
Joango dira, eta berriz dama argitsua agertuko.
Mundua mezu disdiratsuz betez,
bizipen eztiak eta irri zalapartatsuak ere eternitate ezagutuko dutela diozku.
Kasu egin beharko ezta?
Bop Patricio!
miércoles, 9 de febrero de 2011
Don Vito Berlusconi

Eta horrela izango da Legitimo impediemnto lortu arte, hau da presidenteak duten inmunitatea presidente ohiak ere izan dezaten. Modu horretan epaitu gabeko karguetaz aske geratuko litzateke.
Txarrena agian ez da presidenteak egiten duena, berari inork ez badio inolako trabarik jartzen, zergaitik ez du demokrazia gainean txis egingo ( El vocablo democracia deriva del griego DEMOS: pueblo y KRATOS: gobierno o autoridad, y significa gobierno o autoridad del pueblo, ondorioz, herriari txis egiten dio). Harritzekoa da berriz, mundu osoak dakiela il cavalierik egiten duena, baina, ez dago nazioarteko erakundeetan, ezta ere beste herrialde boteretsuenetan erreakziorik korrupzio honen aurrean. Ez du gobernu buru bakar batek ere bere iritzia ematen gertatzen denaren gainean. Bestalde, ulertu daiteke pasibotasun hau, hauteskundeetan botua ematen badiote. Eta jakin soberan dakite nolako “politika”egiten duen, hots, Italiarrek merezita dute euren herriak duen itxura barregarria mundu osoan.
Cría cuervos y te sacaran los ojos.
martes, 21 de diciembre de 2010
Zaldiak

Teknologia berriek gure barneko sentimenduei, egon ezinean dauden zaldi basatiei legez, harresiak hautsi dizkiete.
Orain, zelaietatik libre, irrintzika dabiltza.
Zaldiak basatiak dira, baina, azken finean gureak dira.
Larre berde berriak erakargarriak dira oso. Sen basatiak kementsu, lotsagabe bultzatzen ditu arineketaldira.
Etxerako bidea ez dakitela ohartu gabe.
Zaldien gosea, gure gosea da.
Zaldien etsipena, gure etsipena da.
Zaldien gaixotasunak, gure gaixotasunak dira.
Zaldien malkoak, gure malkoak dira.
Zaldiak noraezean, galduta dabiltza, baina, azken finean gureak dira.
Tentuz ibili harresiak hausterakoan, azken finean...
...gu zaldi basatiak gara.
domingo, 19 de diciembre de 2010
Capitalism rules the world

Gdeim Izik protesta kanpamendua, Saharar herritarrentzat lan baldintza duinak, tratu berdintasuna eta desertuak dituen baliabide naturalen ustiapen egokia eskatzeko sortu zuen Frente Polisarioak. Marokoko gobernuak onartu ezin duenez Saharar herriak bizi duen egoera tamalgarria aldarrikatzea eta euren protestak nazioarteko oihartzuna izatea, hasieratik armadaren ekimenei esker kanpamendua ahalik eta isilen mantendu dute. Horretarako nazioarteko prentsari ateak itxi eta kanpamenduari literalki harresi bat jarri zioten. Eta azkenik egoera zaildu zenean kanpamendua desagerraraztea erabaki zuten Azaroaren 5ean. Isolamendu egoerari esker ezer gutxi jakin du munduak bertan gertatutakoari buruz; hildakoen, zauritutakoen eta desagertutakoen kopurua ezezaguna da eta. Baina egoeraren testuinguruari begiratuta ezin da aurreikuspen baikorrik egin.
Zergatik mantentzen du Marokok Saharar herriaren ahotsa isilpean ?
Bertan gertatzen dena legala ez delako. Arazo honen lehen urratsak begiratzen baditugu, 1975eko deskolonizazio prozesuan sinatu zen Madrilgo akordioak ez du inongo legimitaterik. Nazioarteko araudiak dioen arabera, deskolonizazio prozesu guztietan herri deskolonizatuak bere etorkizuna erreferendum bidez aukeratzeko eskubidea du, beraz, Espainiak martxa berdearen aurrean ez ikusiarenak egiteak ( Marokok eskainitako onura ekonomikoen ondorioz ) eta Marokok egindako inbasioa guztiz ilegalak dira.
Aspaldiko kontuak direla eta, gaur egun deskolonizazio erreferenduma egiten bada arazoa konponduko dela pentsa dezakegu. Baina ez da horrela, inbasioak sortutako diaspora Sahararra Argeliako desertuetara, 91an ONUren eskutik egin zen saiakeraren antzekoak zapuztu ditu. 91An Saharar herriaren errolda egin zen, erreferenduma aurrera eramateko, nahiz eta azkenean ezer ezean geratu. Baina, lehen aipatutako diaspora horrek 200.000 Saharaui eraman zituen Argeliara, gaur egun historiako errefuxiatu kanpamendurik iraunkorrenena da. Ihes egin ez zutenak berriz, Marokoarren menpe bizi dira euren herrian, non Marokoar biztanleak gehiengoa diren. Beraz, ezinezkoa da errolda bat egitea, eta ondorioz erreferenduma. Beraz Maroko eta bere asmo zapaltzaileak alde batera utzita, Espainiar estatua ere egoera honen errudun da, nahiz eta akats garrantzitsuena aspaldi egina egon.
Estatu barruan indarkeria kondenatzen ez bada akordio batera iristeko aukerarik ez badago, eta are gutxiago politika egiteko, nola onartu dezakete estatu Espainiarrak Marokok Saharan egiten duena ? Aspaldiko tratu ekonomikoak galtzeko beldur ote dira? Beraz estatu barruan indarkeria aurka borrokatzea bada agenda politikoaren lehentasuna, nazioarteko mugak gainditu ala, interes ekonomikoak printzipio guztiak zaramara botatzen ditu. Ezaugarria asko izango ditu gobernu honek, baina hau ikusita, koherentzia eta sinesgarritasuna horien artean ez daudela argi geratu da.
Elian Gonzalez izenagatik galdetzen bada, askok jakingo dute nor den, Kubako “el niño balsero“. Baina berriz, Nayem Elghari esaten denean gutxi batzuek jakingo dute, nahiz eta Elianen kasua orain dela 10 urtekoa izan eta Nayemena berriz, 2 hilebetekoa. 14 urte zituela Gdeim Izik kanpamendura sartzeko prest zegoenean hil egin zuten militar marokoarrak. Zergatik dago hainbesteko oihartzun desberdintasuna bi kasuen artean? Bata bestea baino larriago izanda. Munduko nazio boteretsuenen interesak jokoan daudelako. Sahara desertu bat baino gehiago da, bertan munduko fosfato mea handienak daude, eta gas natural eta petroleo putzuak. Marokok Estatu Batuetako eta Frantziako multinazional garrantzitsuei baimena eman dio putzu eta mea horrek ustiatzeko, noski, trukean zerbait lortzeko, nazioarteko babesa. Bai, ondo irakurri duzue, nazioarteko babesa.
Badago erakunde bat , Nazio Batuen Erakundea, bere helburu nagusien artean nazioarteko zuzenbidea, ordenua, garapen ekonomiko eta soziala eta giza eskubideak bermatzea duena. Baina badirudi mundua leku bidezko eta justu bat bezala mozorrotzeko balio duela, benetako erabakiak eta babesa, tristea iruditu arren, multinazionalak hartzen eta ematen dituztelako. Capitalism rules the world.

miércoles, 17 de noviembre de 2010
Txirri, kyoto eta txiribiton

Animalien migrazioa bidaldi sinple bat baino askoz gehiago da. Guztiz antolatutako taldekako bidai bat, behar bezalako prestaketa eta borondate gogorra eskatzen dituena. Urtero errepikatzen dira; aro, leku eta egoera berdinetan. Animaliak automata moduan belaunaldiz belaunaldi genen bitartez transmititu dizkieten portaerak gauzatzen dituzte. Ez du tamainak inporta, helburuak soilik. Elikatzeko eta ugaltzeko leku aproposera iritzi arte ez dute etsiko. Aipagarriena Txarran artikoaren kasua da. 40 zentimetroko luzera eta 125 gramo eskaz dituen hegaztiak, urtean 80.000 km egiten ditu, munduan existitzen den migraziorik luzeena da. Hegazti hau nekaezina da, eta helmugara heltzeko jartzen zaizkion estimulu guztiak alde batera utziz bere bidai lerrozuzena, migrazioen ezaugarri nagusienetako bat, gauzatuko du. Baina utzi dezagun Felix Rodriguez de la Fuentesenak egiteari eta joan gaitezen harira. Ikusi dugu migrazioa naturarentzat bizi-zikloaren parte dela, munduaren errutina bat nolabait esateko. Baina azken urteotan hainbat eta hainbat albiste entzun ditugu hegaztien migrazio azturen aldaketei buruz. Koralen degradazio eta izurriteen gehikuntzarekin batera aldaketa klimatikoaren islada argiena da.
Gure eguneroko bizitzan, animaliek ez bezala, ez ditugu aldaketa klimatikoaren ondorioak ia nabaritzen. Udan bero gehixeago, neguan hots apur bat handiagoa. Huskeriak gure egunerokoarentzat. Baina horrek ez du esan nahi hor ez daudenik. Datuen arabera XX.mendean zehar karbono dioxidoa %25ean gehitu zen, oxido nitrosoa %16an eta metanoa %100ean. Gehiketa hauek 1900.urtetik aurrera tenperatura 0,3 eta 0,6 gradu tartean igotzea eragin zuen. Gauzak aldatu ezean aurreikuspenen arabera datozen 100-150 urteotan tenperatura globala 2,5 gradu igoko da. Ondorioz, kasko polarra urtzea eta itsas-mailaren igotzea eragingo luke. Adibide hurbil bat: 2050erako Ebro delta arriskuan egongo litzateke, Mediterraneo itsasoa 32 zentimetro igoko litzatekeelako. Ikusten dugunez ondorio traketsak ez daude hain urrun, heltzen diren arte itxaron behar ote dugu?
Kyoton, munduko 125 estatu bildu ziren 1997an aldaketa klimatikoari aurre egiteko. Helburua 1990ko egoerarekin konparatuz 2012an gasen emisioa %5,2a murriztea zen. Europak bere osotasunean onartu zuen, eta betetzeko prest agertzen da oraindik. Emisioak %8an murriztea ezarri zitzaion kontinente zaharrari, baina protokoloaren arabera estatu batzuek, Espainiarraren kasuan, euren emisioak %15erarte igo ditzake, eta horrela egin du estatu Espainiarrak. Nork ulertu dezake aldaketa klimatikoaren aurkako protokolo batean estatu bati euren emisioa handitzeko aukera begiestea? Bestalde EEBBen ezezko berria, mundu osoko emisioen %25aren erruduna izanik, eta Japonia, Zelanda berria, Australia eta Kanadaren hasierako ezezkoak dira oztoporik handienak mundu oparo bat mantentzeko borrokan. Ondorioz, orain dela 13 urte saldu zigutena, estatuen ezezkoz eta baiezko-ezezkoz bete zaigu. Argi geratu zaigu beraz, naturaren eta ondorioz munduaren aurretik estatuek badituztela hainbat lehentasun. Boterea eta dirua besteak beste. Kyotoko protokoloa grazia gabeko pailazoa bihurtuz.
Beti gaude zirkuez eta pailazoez hizketan, hobe genuke beste ikuspegi batetik arazoak begiratzea. Geure ikuspegitik. Eta geure buruari galdetu, zer egin dezakegu guk? Kasu interesgarri bat topatu nuen. Pittsburghen egindako ikerketa bat. Helburua egun berde baten emaitzak ikustea zen. Ikertzaileek zeuzkaten datuen arabera egun berde horren simulazioa egin zuten. Horretarako autobus publikoetan zeuden lekuak bete, lanera joateko autoa konpartitzea duten eta gidatzea ekologikoa egiten duten pertsonen kopurua bikoiztu zuten. Datu harrigarriak lortu zituzten. Hirian berotegi efektua sortzen duten gasen emisioaren murrizketak, kaleetatik 370 auto kenduko zituen, eta 808.943 litro gasolina aurreztuko lirateke. 0,60 euro litroko badira, 534 euro gutxiagoko gastua egongo zen hiritarrentzat. Adibide honekin argi geratu da gobernuez aparte gu geu ere errudunak bagarela. Eta gure eguneroko ohiturak apur bat aldatuz gero, ez ditugu animalien eta landareen bizitza-zikloak zapuztuko. Eurek inork baino hobeto ulertzen dutelako naturaren esanahia, mundu honen oparotasuna dakarrena. Benetan munduko izaki adimentsuenak bagara, ez dezagun adibidez, auto potente eta kutsagarrienak erosi. Erabili ditzagun ditugun baliabideak zentzuz, gu baino adimen gutxiago duten animalien moduan. Gugatik, gure oinordekoengatik, naturagatik, munduagatik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)